Hirubide Moodle
Blog del sitio
BIDEO EDITATUAK (EDPUZZLE, MOODLE H5P)
Analisia:
Irakatsi eta ikasteko prozesuetan bideoa erabiltzea asko erabiltzen den praktika didaktikoa da, ikaskuntza aktiboa eta klase alderantzikatua edo "flipped classroom" deiturikoa bultzatzen duena. Hala ere, jakin behar da bideoa tresna bat baino ez dela, eta helburu pedagogiko zehatzik gabe erabiltzea ikaskuntzarako elementu huts bihur daitekeela. Zenbat aldiz partekatu diezu ikasleei bideo bat haiek ikusi zain? Nola dakizu beraiek ikusi dutela? Nola ebaluatzen duzu ikasleek bideoaren behaketaren bidez ikasi behar dutena? Nola bihur daiteke bideoaren erabilera zerbait dinamiko gure klaseetarako?
EdPuzzle web aplikazio bat da eta H5P MOODLE ingurunekoa, ziurgabetasun horiek gutxitzen laguntzen dutenak. Tresna horiekin irakasleak bideo pertsonalak edo youtube bezalako kanaletan eskuragarri daudenak erabil ditzake ikasteko eduki esanguratsuak sortzeko eta, aldi berean, ikasleen ikaskuntza ebaluatzeko. Aplikazio hori flipped classroom metodologiaren barruan sartzen da, eta, horri esker, ikasleek aurrez aurreko ikasgelatik kanpoko bideoen bidez ikas dezakete. EdPuzzle eta H5P ez dira bideoak sortzeko tresna bat, bideo bat hartu eta dinamizatzean datza, prestakuntza eta ebaluazio helburuekin bat etor dadin.
EdPuzzle eta H5P-ren abantailen artean, bideoak irauten duen bitartean ikasleak denbora errealean ebaluatzeko, ikaskuntza atzera-elikatzeko eta Googleren Classroom-arekin eta MOODLErekin sinkronizatzeko aukera dago, moztu eta itsatsi edo klik eginda.
Egindako ariketa
https://edpuzzle.com/media/628e32cf89c9b840e803e7bc
Audio bat grabatu dut PERÍFRASIS VERBALES lantzeko 2. mailan
Ebaluazio tresnen artean Google Forms aukeratu dut emaitzak baloratzeko modu egokiena delako. 3. mailako ikasleei zuzenduta dago. Gaztelania ikasgaiaren Literatura arloa lantzeko erabiliko dut.
Galdetegi bat prestatu dut ikasleek Renacimiento buruzko informazioa barneratu duten ala ez jakiteko. Helburua da 3.mailako Literatura sakontzea eta Barroco mugimenduaren sarrera egitea.
ihttps://docs.google.com/forms/d/125tIFec83aHPpfpTuV5y9-3i3QJ5Sd1ynKnWKK8g0G4/edi
Ikastetxean maiatzak, 17, LGTBIQ+ fobiaren kontrako eguna ospatzeko hainbat jarduera prestatu nituen.
Ondoren, ikasleei GoogleForms bitartez galdetegi bat pasa nien egindako ekintzak baloratzeko eta iradokizunak jasotzeko.
https://docs.google.com/forms/d/1V1RcVIJeEi_m8jroTctj6KitQwFj5a70StH5kpmU_KQ/edit
NIRE ATAZA
Musika irakaslea naiz eta Genially aplikazioa aukeratu dut. 1.DBH-n egiten dudan proiektu bat sortu dut Geniallyn. Klikatu hemen proiektua ikusteko.
- Ikasleek modu argi batean ikus dezakete proiektuaren helburua, materialak eta jarraibideak. Nahiko bisuala da orokorrean, niretzat oso garrantzitsua da. Ikasleek errazago ulertzen dute egin behar dutena eta bakoitzak bere denbora dauka ariketa lasai ikusteko eta ulertzeko. Zalantzak badituzte laguntza pertsonalizatuagoa da nire aldetik.
- Beste aldetik, zalantzak sortzen bazaizkie edo zerbait berriz ikusi nahi badute, nahi dutenean proiektuaren azalpena ikus dezakete, behin estekan sartuz.
- Oso interaktiboa da. Proiektu bat egitea eskatzen diet eta Genially-n dauden baliabideak oso egokiak dira proiektua ondo burutzeko: bideoak eta irudiak txertatu ditzakete, letrak aldatu, estekak gehitu...
- Bideotutorial txikiak eskura dituzte, Genially nola erabiltzen den ikasteko (2. atazan adibide bat ikusi daiteke).
Hemen egunero erabili behar ditugun arauak. Hausnartu dezagun!
1.Mezua idazterakoan hasierako eta bukaerako agurrak idatzi.
2.Mezuak bidali aurretik akatsak dauden ikusteko.
3.Norbait talde batean sartu nahi badugu baimena eskatu.
4. Bideoak eta argazkiak sarera igo edo bidaltzeko baimena eskatu.
5. Ziurtatu bidaltzen diren mezuak ez duela inor mintzen.
6. Ezagutzen ez duzun inori zure daturik ez eman.
7. Besten denbora eta erritmoa errespetatu.
8. Erabiltzen dituzun sare sozialeko kontu guztiak pribatuak izan daitezela.