Tatiana Elorz-ren blog-sarrera

Tatiana Elorz - asteazkena, 2022(e)ko maiatzaren 25(e)an, 15:43(e)tan
Mundu osoarentzat

NIRE ATAZA

Musika irakaslea naiz eta Genially aplikazioa aukeratu dut. 1.DBH-n egiten dudan proiektu bat sortu dut Geniallyn. Klikatu hemen proiektua ikusteko.

  • Ikasleek modu argi batean ikus dezakete proiektuaren helburua, materialak eta jarraibideak. Nahiko bisuala da orokorrean, niretzat oso garrantzitsua da. Ikasleek errazago ulertzen dute egin behar dutena eta bakoitzak bere denbora dauka ariketa lasai ikusteko eta ulertzeko. Zalantzak badituzte laguntza pertsonalizatuagoa da nire aldetik.
  • Beste aldetik, zalantzak sortzen bazaizkie edo zerbait berriz ikusi nahi badute, nahi dutenean proiektuaren azalpena ikus dezakete, behin estekan sartuz.
  • Oso interaktiboa da. Proiektu bat egitea eskatzen diet eta Genially-n dauden baliabideak oso egokiak dira proiektua ondo burutzeko: bideoak eta irudiak txertatu ditzakete, letrak aldatu, estekak gehitu...
  • Bideotutorial txikiak eskura dituzte, Genially nola erabiltzen den ikasteko (2. atazan adibide bat ikusi daiteke).
Ikastaroa(r)i lotua: DIGITALIZAZIOA
[ Aldatuta: osteguna, 2022(e)ko maiatzaren 26(e)an, 00:23(e)tan ]