Afrika Jimenez-ren blog-sarrera

Afrika Jimenez - asteazkena, 2022(e)ko martxoaren 30(e)an, 16:01(e)tan
Mundu osoarentzat

1. Edozein gauza bidali baino lehen, pentsatu ondo zer esan nahi duzun eta beste pertsonek nola hartuko duten.

2. Edozein gauza esan behar duzunean, errespetuz esan. Pentsatu zuri esaten dizutela.

3. Ez erabili maiuskulaz, besteek oihuka ari zarela pentsa dezakete.

4. Mezu motzak erabili. Komunikazioa errazten du.

5. Ez erabili besteen testuak edo irudiak baimena eskatu gabe.

6. Ez erabili sarea inor iraintzeko edo gaizki esaka aritzeko.

7. Ez egin komentario matxistak, arrazistak edo homofoboak. Ez dakizu jasoko duenaren jatorria, arraza edo kondizio sexuala zein den.

8. Gogoratu sare sozialak komunikatzeko tresnak direla ez inor iraintzeko bidea. 

Ikastaroa(r)i lotua: DIGITALIZAZIOA