Leire Gandarias-ren blog-sarrera

Leire Gandarias - asteazkena, 2022(e)ko martxoaren 30(e)an, 15:37(e)tan
Mundu osoarentzat

  1. Ordenagailuz edo mugikorrarekin idaztean, ez erabili maiuskulak bakarrik. Oihuka ari zarela dirudi.

  2. Inori ezer bidali aurretik, irakurri. Kontuan hartu pantailaren beste aldean dagoenak, akaso, ez duela zure tonu berean irakurriko mezu hori eta gaizki ulertuak sor daitezkeela.

  3. Ez bidali pantaila bidez aurrez aurre esango/egingo ez zenukeen ezer.

  4. Mezu argiak idatzi, zalantza-guneak saihestuz.

  5. Gai, talde edo une ezeroso edo konfliktiboetan, ironia saihestu.

  6. Saiatu pantailaren beste aldean dagoen beste pertsona errespetuz eta adeitasunez tratatzen.

  7. Edukazio gehiegizkoa inoiz ez dago soberan. Balia ezazu.

  8. Emailak bidaltzean, emailak ondo egituratu, beste aldean dagoenarekiko adeitasuna erakutsiz: agurtu (hasieran eta bukaeran) eta sinatu.

  9. Pantailaren beste aldean dagoenak, zuk bezala, sentimenduak dituela gogoratu. Berataz arduratu: nola dagoen galdetu...

  10. Zure intimitatea babestu. Ez bidali aurrez aurre egingo ez zenukeenik.

Ikastaroa(r)i lotua: DIGITALIZAZIOA