Blog entry by Leire Gandarias

by Leire Gandarias - Sunday, 29 May 2022, 4:27 PM
Anyone in the world

Ebaluaziorako dauden teknologia digitalen artean, ikasleek hainbeste maite duten Kahoot aukeratu dut. Bertan, DBH 3. mailako ikasleek landu berri duten “ohiturazko eleberrigintza” lantzeko galdetegi bat prestatu dut. Aurten, dagoeneko azterketa egin berri dugun arren, hurrengo urtean azterketaren aurretik beraien burua ebaluatzeko, gaia nola barneratzen ari diren ikusteko eta zenbat gehiago ikasi behar duten analizatzeko erabili nezake galdetegi hau. Izan ere, azterketara begira errepasoa egiteko era dibertigarria eta erraza dela deritzot.


Associated Course: DIGITALIZAZIOA